Euskara eta gazteria batzordeak ez direla batu salatu du Mutrikuko EAJk

Mutrikuko EAJk mozioa aurkeztu du hurrengo udalbatzarrerako. Bertan, Mutrikuko Udalari -Bildu- eskatu dio euskara eta gazteria batzordeak kultura batzordearen baitan sartzeko eta, era berean, turismo batzordea sortzeko. Jeltzaleen bozeramaile Joseba Antxustegik adierazi duenez, «Euskara eta gazteria batzordeek ez dute bilerarik egin legealdia hasi zenetik. Orduan azaldu genuen bi batzorde horiek kultura batzordearen baitan egon behar [...]

Irakurri gehiago

Jon Antxustegi (MRK): «Taldeen maila eta jendearen erantzuna inoizkorik onena izan da Abendurocken»

2012/01/10
Nork

Abenduko egunak musikaz betetze aldera egin zen joan den hilabetean Abendurock. Jon Antxustegi (Mutriku, 1986) Kraussk taldeko baxua eta MRK -ko kidea poz-pozik dago emaitzagaz, gainerako kideak bezala. Ondo joan da Abendurock, ezta? Bai, oso ondo joan da, eta oso gustura geratu gara emaitzagaz, taldeen mailari dagokionean eta publikoaren aldetik. Maila inoizkorik onena izan da, eta jendearen erantzuna ere bai. [...]

Irakurri gehiago

‘Ostiralak Debegesan’ jardunaldiek jarraipena edukiko dute 2012an

Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak profesionalei zuzendutako jardunaldiak antolatzen jarraituko du 2012 urtean, Ostiralak Debegesan izeneko ekimenaren baitan. Hartara, datorren urtarriletik aurrera eskainiko diren jardunaldien egutegia prestatzen ari dira egunotan. 2011 urteak emaitzak onak utzi ditu garapen agentziak jakitera eman duenez: Debegesak 23 jardunaldi antolatu [...]

Irakurri gehiago

Mutriku-Sasiolako proiektua defendatzea eskatu dio EAJk Bilduri

Mutriku-Sasiola errepidearen gaineko parte hartze prozesua zabaltzeko, eta horretarako, herri partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 foru arauak tokiko erakundeei ematen dien ahalmenak erabiltzeko eskatu dio Udalari Mutrikuko EAJk mozioan. Egueneko udalbatzarrean eztabaidatuko den mozioan – osoko bilkura 19:00etan izango da– Mutriku-Sasiola proiektua bultzatzen eta egiten [...]

Irakurri gehiago

Kortazar, Illarramendi eta Romero omentzea erabaki du Udal Kirol Batzordeak

2011/12/16
Nork

Kirol Batzordeak atzo izandako bileran erabaki zuen biharko Gipuzkoako Zesta punta Txapelketako finalen aurretik, herriko hiru kirolariri omenaldia egitea. Oihana Kortazarri mendi lasterkaria, Asier Illarramendi Realeko futbolaria eta Igor Romero Caja Rulareko txirrindulariaizango dira omenduak. Omenaldian bertan, Oihana Kortazar da egotekoa, Igor Romero eta Asier [...]

Irakurri gehiago

Santo Tomas eguna, egun osoko jarduna

Mutrikun eta Ondarroan zapatuan eta Ziortza-Bolibarren zapatu-domekan sartuko dira baserri giroan. Santo Tomas eguna gero eta hurrerago dago, eta hori igarri-igarria izango da asteburuan. Mutrikun, 10:00etan zabalduko dute azoka eremua etzi. Ohikoa denez, ez da faltako barazki, abere eta libururik. 13:00etan, Gure Ametsa Dantza Taldea [...]

Irakurri gehiago

Aitziber Azkuek irabazi du Ora Pro Nobis! sariketa helduen mailan

2011/12/15
Nork

27. Okelar anaiak Bertsopaper sariketako eta Mutrikuko Gauzak… Ora Pro Nobis! sariketako irabazleak zeintzuk izango diren eman du ezagutzera bertso eskolak. Ora Pro Nobis! sariketan Aitziber Azkuek irabazi du helduen mailako lehen saria, Behion begitik begira lanagaz. Bigarren saria Naiara Urangak eraman du, Ofizialki babestuta bertsoengatik. Gazteen mailan, Jon Galarragari egokitu zaio lehen saria: Lapurreta baten istorioa idatzi du. Haren atzetik, bigarren saria, Leire Irizarri eman dio epaimahaiak Piñastei jaiak lanarengatik. Bestalde, Okelar bertsopaper sariketan, helduen mailan, Iñigo Legorbururen Atzo eta gaur lanak lortu du lehen saria, eta Julen Zelaietaren Kontraesanez beterik lanak bigarrena. Gazteen mailan, Jone Alberdiren Edertasuna izan da saritua. Sari berezirik ere ez da falta izan. Epaileek Abel Irizarri egin diote aipamen berezia, Intsumiso baten memoria bertsoak tarteko. Lizaso eta Lujanbio bertsotan Zapatuan [...]

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]