Kirol Batzordeak atzo izandako bileran erabaki zuen biharko Gipuzkoako Zesta punta Txapelketako finalen aurretik, herriko hiru kirolariri omenaldia egitea. Oihana Kortazarri mendi lasterkaria, Asier Illarramendi Realeko futbolaria eta Igor Romero Caja Rulareko txirrindulariaizango dira omenduak.
Omenaldian bertan, Oihana Kortazar da egotekoa, Igor Romero eta Asier Illarramendi euren taldeekin kanpoan egongo dira eta. Hortaz, Kortazarrri merezitako aitortza egingo zaio Zesta Puntako finaletan. “Egongo da Illarramendiri eta Romerori aitortza egiteko beste aukera bat”, esan du Kirol Batzordeak. Azaldu dutenez, “hiru3 kirolariek eskertu egin dute Udal Kirol Batzordearen ideia eta detailea”.
Ekimena 18:15ean hasiko da, eta finalak 18:30ean.
Ttinbili ttanbala antzerki taldeak Bikokote umeentzako antzezlana egingo du Zabiel Kultur Etxean, zapatuan. 18:00etarako egin du hitzordua Mutrikuko udaleko kultur batzordeak. Bikokote txotxongiloak eta aktoreak [...]
Irakurri gehiago








