Ibilgailuek, eta batez ere motorrek, 13:00etatik aurrera alde zaharreko kaleetatik ez ibiltzeko araua ez dutela betetzen ikusita, Mutrikuko Udalak neurriak hartuko ditu hemendik aurrera.
Hori horrela, udaltzainek eta ertzainek zirkulazio araua zorrotz betearaziko dituzte. Horrez gain, udalak alde zaharrean motorra ez erabiltzeko seinaleak jarriko ditu, bai eta motorra aparkatzeko tokiak ere.
Zarata, kontrolpean
«Motorrek udalean dagoen zarata ordenantza bete beharko dute. Hori kontrolatu ahal izateko, udaltzainek dezibelio makina erabiliko dute», azaldu dute udal ordezkariek.
Zirkulazio legea ez betetzeagatik jarriko den isuna 100 eurokoa da, eta zarata ordenantza ez betetzeagatik jarriko dena 50 eurokoa. Azkenik, motor gidariei gogorarazi die ibilgailuek erabiltzen dituzten errepideak erabili beharko dituztela, oinezkoen kaleak oinezkoentzat utzita.
Ttinbili ttanbala antzerki taldeak Bikokote umeentzako antzezlana egingo du Zabiel Kultur Etxean, zapatuan. 18:00etarako egin du hitzordua Mutrikuko udaleko kultur batzordeak. Bikokote txotxongiloak eta aktoreak [...]
Irakurri gehiago









