Marrazoa agertu da Mutrikuko igerileku parean

2012/07/12
Nork

(gaurko argazkia, marrazoa Mutrikun)

Animalia 11:30ak aldera agertu da Mutrikuko igerileku parera. Agertu den momentuan herritar batzuk igerilekuan bainatzen zeuden eta Gurutze Gorriako arduradunek, herritarren oihu artean, uretatik irteteko abisua eman dute. Bertaratutakoen hitzetan, animalia ez zen txikia. “Bi edo hiru metro neurtzen zituen, eta igerilekuraino hurreratu da”.

Gurutze Gorrikoen esanetan, eurek ez dute ezer egin. “Marrazoa portuan agertu da eta hori ez da gure zaintza eremua. Dena dela, uretan bainatzen zeuden herritarrei uretatik irteteko esan diegu. Gero, marrazoa, une horretan uretan zegoen herritar batzuen enbarkazioak atera du portutik, atzetik jarraituz”.

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

FACEBOOK

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)