Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

Azken ordukoak

Arkaitz Estiballesek irabazi du BECeko oholtza gainetik kantatzeko bigarren txartela

2008-12-01 | 18:00:23

Arkaitz Estiballesek irabazi du BECeko oholtza gainetik kantatzeko bigarren txartela

Joseba Artza izan da bigarren finalaurrekoan eskualdeko ordezkaria eta laugarren postuan gelditzea lortu du.

Iratxe Ibarra eta Arkaitz Estiballes. Horiek dira Bizkaiko Bertsolarien Txapelketako lehen bi finalaurrekoak gainditu dituzten bi bertsolariak .

Ez du erantzunik

Federazioko kirol zuzendari izendatu dute Mariezkurrena

2008-11-27 | 17:16:26

Federazioko kirol zuzendari izendatu dute Mariezkurrena

Izendapenaren berri eduki ondoren, gogotsu ekingo dio lanari zazpi urte Jaujako entrenatzaile izandakoak.

Gizpuzkoako Eskubaloi Federazioko kirol zuzendaria Mikel Mariezkurrena izango da aurrerantzean. Federazioak duela hiru aste jakinarazi zion posturako izendatu zutela, eta mutrikuarrak gogo onez hartu du lan berria.

2 erantzun

2008-11-26 | 18:00:40

Gazte Asanbladako kideek herritik harrobiraino doan martxa antolatu dute

Proiektu txikitzaileen aurkako kanpainaren barruko ekintza bezala definitu dute zapatuko irteera.

Harrobira martxa antolatu du Gazte Asanbladak etzidamurako. Harrobiak martxan edukitzeak eragiten duen kaltea zuzenean ezagutzea da ekimenaren helburuetako bat.

Ez du erantzunik

Kostako bidea gauera arte itxita egon da lur jauzi baten ondorioz

2008-11-26 | 17:58:36

Kostako bidea gauera arte itxita egon da lur jauzi baten ondorioz

Alkolea pasata lehen bihurgunean izan da gertaera; 400 tona material atera dituzte Diputazioko langileek.

Gauera arte kostako bidea ezin izan zen erabili. 05:40ak lurjauzia izan zen Alkolea pasata, Debara bidean dagoen bihurgunean.

3 erantzun

2008-11-17 | 15:55:10

Mugerzak Euskadiko II. mailako aizkolarien finalean jokatzeko txartela lortu du

Aizkolari mutrikuarrak lehenengo txandan jokatu du eta 14.48 minutu behar izan ditu enborra mozteko.

II. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako kanporaketan finalean lehiatzeko txartela eskuratu du Fausto Mugerza aizkolari mutrikuarrak. 14:48ko denboragaz, sailkapene orokorrean hirugarren postua lortu zuen herenegun Mugerzak.

Ez du erantzunik

Uraren aztarrenei segika

2008-11-12 | 18:27:07

Uraren aztarrenei segika

Erromatarren idatzietan Deba ibaiaren inguruan Tritium Tuboricum kokatu zutenetik, asko izan dira haren bila ibili diren ikerlariak; zenbaitek Deba eta Muriku artean dagoela uste dute, eta horien artean dago Jabi Kastro.

Deva attingit Tricium Tuboricum», jasotzen dute erromatarren idatziak. «Deba ibaiak Tricum Tuboricum-a ukitzen, mugatzen du», aaltzen du Jabi Kastrok .

Ez du erantzunik

Oinordetzaren erantzukizuna

2008-11-08 | 19:19:32

Oinordetzaren erantzukizuna

Zenbait herritarrekin elkarlanean, Ondarroako Historia Zaleek Saturrarango espetxean egondako emakumeak zein umeak eta lagundu zieten bertoko herritarrak omendu dituzte.

Ez da zutaberik gelditzen, ezta hormarik ere. Saturrarango kartzela ezagutu zutenek bakarrik dute gogoan. Eraikin haiek, ordea, istorio ilunak gordetzen dituzte: gerra ilun baten ondorio ikaragarrien istorioak.

Ez du erantzunik

Belztasuna eta alaitasuna parez-pare

2008-11-03 | 17:18:20

Belztasuna eta alaitasuna parez-pare

Gaba Beltzak beldurrarekin, giro tetrikoa eta iluntasunarekin zerikusi zuzena duen arren, festarako eguna ere badela argi gelditu da.

Iluntzeko hotzarekin batera, hasten da berotzen Gaba Beltza. Izaera iluna, baina arima alaidun festa.

Ez du erantzunik

Agenda

ZINEMA


LEKEITIO, Azkue aretoan - 2008-12-05

ERAKUSKETA

Egurlanak erakusgai
ONDARROA, Udal Erakusketa Aretoan - 2008-12-04

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.