Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-06-19 | 19:00:48

Ekonomia

Turismo merkatuan protagonismo handiagoa lortu nahi du Debabarrenak

Turismoaren jomuga bihurtzea lortuz, eskualdearen promozioa egitea eta sektorea indartzea dute helburu.

ĞEuskal Herriko turismo merkatuan protagonismoa handiagoa eduki nahi duguğ. Horrenbestez laburbildu zuen Debegesako zuzendari nagusi Juan Angel Balbasek gaur aurkeztu zuten eskualdeko turismo planarekin lortu nahi dutena.

Turismoko II. Planak «aro berri bat» zabaltzea nabarmendu zuten gaurko aurkezpenean. Plan berriarekin eskualdea turismoaren jomuga bihurtzearekin batera, haren promozioa egin nahi dute. Era berean, eskualdeko turismo sektorea indartzea dute helburu.
Turismoa indartzeko ahaleginetan ondoko lan ildoak martxan jartzea aurreikusten dute: etengabe prestakuntza, kalitatearen aldeko apustua, enpresa berrien sorrera eta sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarlana bultzatzea. Promozio atalari dagokionean, Diputazioaren eta Jaurlaritzaren turismo marketing plana jarraituz, «euskal kostaldeko marka» lantzea da proposamena.
Aurkezpen ekitaldian, Balbasekin batera, Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuorde Koro Garmendia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetarako eta Turismoko zuzendari Agustin Arostegi eta Debegesako lehendakari Irune Berasaluze izan ziren.
Markatutako helburuak lortze aldera, bi adar nagusi dituen estratejia prestatu dute, merkatuan «posizio lehiakorragoa» lortzeko.

 

 

Jasotako erantzunak:

2

2008-06-24

Bestea, Mentalidadia pobria badakazu behintzat... Gure ondartza ez dezu ba oso reklamo turistiko ona zala esango ez??? Piztinia edo saturraran esaten baidazu ba bueno baina gure ondartzia? Herrixan eitxen ari dian proiektuan amaitxutakuan hobeto geratuko dianan zalantzaik ez dakat nik. Bitxartian inkomodidade asko aguantatu bihar diala... ba bai! Baina gure ondartzia hor egon da bizi guztian eta ez deu sekula turista bat bera ere erakarri.

1

Bestea | 2008-06-20

Turismoa bultzatu nahi du Mutrikuk hondartza suntsituz eta bere ingurmena txikituz. Zer nolako turismoa da hau? TURISMO DE LA CONSTRUCCION???

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Turismo merkatuan protagonismo handiagoa lortu nahi du Debabarrenak

EKONOMIA. TURISMOA. TURISMO PLANA. Debabarrenenko turismo plazaran aurkezpena: ezkerretik hasita, Debegesako zuzendari nagusi Juan Angel Balbas, Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuorde Koro Garmendia, Debegesako lehendakari Irune Berasaluze eta Gipuzkoak

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.