Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-06-30 | 18:55:13

Sokatira

Brontzezko medailak jantzi dituzte 640 kiloko mailan herriko tiralariek

Bigarren postua eskuratzeko ahalegina egin duten arren, azkenean Gaztedirentzat izan da; Goiherri izan da onena.

Hirugarren egin dute herriko tiralariak 640 kiloko azken saioan. Azken saioan lortutako emaitzekinb sailkapen orokorrean ere postu bera lortu dute.

640 kiloko finala Errotaberri baserriaren alboko zelaian jokatu zen, eta Goiherri A taldeak lortu zuen garaipena, beste behin ere. Azken saioaren aurrean, herrikoek eskura zuten bigarren postua, eta hura lortzeko Gaztedirekin lehiatzeko prest zauden.
Tiraldiak zozketa bidez aukeratu ziren, eta herrikoek ez zuten zorte handiegirik eduki. Izan ere, zilarrezko domina lortzeko lehiakide handienak bigarren tiraldian izan zituzten aurrez-aurre. Eta lehenenegoan herrikoek Aresoren aurka eta gaztedik Getxoren aurka egin behar izan zuten.
Gauzak horrela, herrikoek nahi baino freskoago iritsi ziren Gaztedikoak euren aurkako saiora. Lehen tiraldian luze jokatzea erabaki zuten herrikoek, eta ez zuten igarri. Bigarrenean, alderantziz: tiraldi motza egitera joan ziren. Baina Gaztedik eraman egin zituen.

Aukera zail bat
Gaztediren aurka bi tiraldiak galdu arren, Getxoren eta Goiherri B-ren aurkako tiraldiak irabazi ondoren, oraindik ere, herrikoek zilarra eskuratzeko aukera bat zuten.
Azken tiraldia Goiherri A-ren aurkakoa zen. Haiei bi tiraldiak irabaziz gero, eurena zen irabazlearen eskubiko aldea, baina taldekideek bezalaxe, Jabier Urresti entrenatzaileak ere argi zuen aitatutako egitekoa ez zela batere erraza. «Goiherrik oso indartsu dagoela erakutsi du, eta bi tiraldi kentzea ia ezinezkoa zela bagenekigun».
Herrikoek bi tiraldiak galdu zituzten, baina Erandiokoei lan handia emanda; batez ere, bigarren tiraldian. Bigarren saioa bereziki luzea izan zen, eta azkenean Goiherriri eman zioten herrikoek hiru falta pilatu zituzten eta.

600 ez eta Suedia ere ez
Herriko tiralariek 600 kiloko mailatan parte ez hartzea erabaki dute; sokatirako egutegiari amaiera emanez. Izan ere, 600 kilotan ezezik, Suediako Mundialean ere ez egotea erabaki dute.
Herri kiroletako Gipuzkoako txapelketetan parte hartuko dute irailera bitartean.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Brontzezko medailak jantzi dituzte 640 kiloko mailan herriko tiralariek

Mutriku Sokatira Taldeko kideak brontzezko medaila soinean.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.