Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-07-01 | 17:07:15

Natura

Distirarik atera gabeko hiru perla

Udaran askoren hautua izaten da hondartza; herrian hiru gune nagusi daude, baina haien egoera ez da turistak erakartzeko egokiena.

Saturraran, Mutriku eta Hondarbeltz. Horrela banatzen dituzte bai DYAkosorosleek, bai hondartza garbitzaileek herriko hondartzak dauden hiru gune nagusienak. Haietaz gain, hondartza eta haitza batzen dituen bestelako guneak ere badaude ¬ zazpi hondartzak, esaterako ¬, baina horietan ez da espero topatzea besteetan topatu nahi diren azpiegitura eta zerbitzuak. Hainbat artista inspiratu dituzten inguruak, aisialdirako txoko ederrak direnak, utzitako itxura hartzen ari dira. Eta ez garbitasuna falta zaielako, baina bai inguruetan nolabaiteko utzikeria sumatzen delako.

Hondartza bakoitzak edertasun propioa duen bezalaxe, bakoitzaren egoera ere propioa da, eta tamalez, ez da erraza inguruak balorean jartzeko egin beharreko ibilbidea. Izan ere, eskuduntza zuzena Kosten Sailarena da, eta haren baimenik gabe ezin daitezke, esaterako, ingurua biziberritzeko planak garatu. Hondartzen garbiketa, ordea, Diputazioaren esku dago. Honek era berean, Zerbitzu izeneko enpresa baten esku lagata dauka. Hiru langile eta hondarra galbahetzeko makina bat jarri dituzte aurten hiru guneak egiteko. Debako hondartza ere haien esku dago, eta «jendea hondartzara gero eta goizago doanez», 07:00etan hasi beharrean, borondatez, hondartzen arduraduna 06:00etan eta 05:00etan ere hasi izan da lanean. «Harriak dira gure trabarik nagusiena. Harri handiak dauden lekuan ezin dugu sartu makina. Tarteka, gure lana ez izan arren, harri piloak atera izan ditugu, baina horretan hasten bagara, noiz garbituko ditugu hondartzak?». Azkenik, Udalak kantinen (Mutrikuko izan ezik) gestioa darama eta haien inguruan jartzen diren umeentzako jolasen eta parkeen arduraduna da.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Distirarik atera gabeko hiru perla

Saturrarango erabiltzaileak hondartzan dagoen harrietaz kexu dira.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.