
2008-07-02 | 17:26:08
Kultura
Kantu zaharrak batzeko asmoarekin herriko hainbat taldek bat egin dute
Kantuarekin lotura izan duten herritarren eta nagusienengana hurbiltzeko asmoa dute materiala batzeko.
"Herriko kultur ondarearen zati bat batu nahi dugu galdu ez dadin". Horrela, azaldu du kantu zaharrak biltzeko proiektuaren atzean dagoen kideetako batek euren asmo nagusia. Eskaera batek sorrarazitako ekimenak herriko hainbat talde batu ditu.
Proiektuari hasiera eman zion ekintza Donostiako neska batek egin zuen."Atxukalera idatzi zuen amona alaitu nahi zuela eta herriko kantutegia bidaltzeko eskatuz. amona mutrikuarra du, eta asko maite du herria". Eskaera hari erantzun nahian konturatu ziren herriko kantuak jasotzen dituen bildumarik ez dagoela. "Beste herri btzuetan lan hori egina dute. Gure kasuan, orain egiten ez badugu, abesti asko eta asko galdu egingo direlakoan gaude. batzuk honez gero, galduko ziren; orain martxan jarrita galera hori gelditzea lortu nahi dugu". Horrela, herrian garai baten abesten ziren kantak batzeko, kantuarekin harreman zuzena eduki duten herritarrengana eta herriko nagusienengana jotzea erabaki dute. "Gu gure aldetik norengana jo dezakegun pentsatzen ari gara, baina aldi berean, norbaitek herriko kantuak ezagutzen dituen norbait badu inguruan guregana jotzeko eskatuko genioke. Azkenean, batzen dugun guztia gure ondare kultura izango da, eta guztion esku jarriko dugu".
Proiektua gorpuzten
Herriko kantutegia ez zegoela konturatzearekin batera, Gizpuzkoako 2.0 deialdiaren berri izan zuten. Deialdira aurkezten ziren proiektuak: lan monografikaok izan behar ziren eta eusakrazko materaiala teknologia berrien bidez argitaratzea izan behar zuten helburu.
Eskuartean zeukaten ideiak bi eskakizunak berez betetzen zituela ikustean, ideia gorpuzteari ekin zioten. "Ideia proiektu bihurtzeko deitzen ari zitzaigula zirudien. Azkenean, Diputazioko deialdira aurkeztea ideia hori paperean jarri eta gorpuzteko aitzakia bat besterik ez zen izan".
Paperean jartzearekin batera, herriko hainbat talderekin hitz egin zuten kanta batzeko ideiari buruz. Banaka-banaka musika eskola, Andoni Basterretxea, Anaiarte Elkartea, Kalaputxi, Udala, Insitututuko prentsa tailerra Lukas Rodriguez zuzendariaren bitartez, Atxukale, Goizeko izarra Ikastola, San Miguel Ikastetxea, bi ikastetxeetako guraso elkarteak eta bertso eskola batu ziren proiektura. "Ideia bera gutako zenbatek erabili genuen buruan ikusteak harritu egin gintuen".
Laguntza eske Badihardugu Euskara Elkartearengana ere jo dute. Izan ere, eskualdeko jendearekin aritu dira hamar urtez herrietan erabiltzen diren lokuzioak batu nahain. "Haien esperientzia oso baliagarri dela iruditzen zaigu hainbat lagun elkarrizketatu baitute denbora horretan. Haiek eure metodologia lagatzeko prest agertu zaizkigu, eta laguntzeko ere gertu daude".
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Garai bateko kantuak bildu eta herriari bueltatu nahi dizkiote.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.