
2008-07-03 | 11:05:24
Zesta-punta
Zestazko zein eskuzko punta-puntako partidak egongo dira Malen jaietan
Jai-Aliveko jokalariek beteko dute Miruaitz 19an eta 23an; hilaren 22an, Aspekoen txanda izango da.
Pelotazaleen gozamenerako egunak egongo dira Malenetan: zestaz zein eskuz puntako partidak ikusteko aukera egongo da.
Hilaren 19an eta 23an Jai-Alive enpresako jokalariak izango dira kantxaratuko direnak. Urtero bezala, zesta-puntako partidetan Miruaitz frontoia gora arte betetzea espero du Udalak. Izan ere, jokalarien artean, Jon Mendixabal Goxerri dago, eta herrian jokatzen duen bakoitzean, herritarrek argi laga izan dute bere jarritzaile leialak direla.
Lehen funtzioan, hilaren 19an, hasiko du Goxerrik bere parte hartzea Orange zirkuituaren barruan jokatzen de Mutriku Sarian. Praderarekin batera, Konpa eta Aritz gainditu beharko ditu finalerako txartela lortu ahal izateko. Aurrez, beste partida bat ere jokatuko da: Garcia-Endika/Otxoa-Exposito.Norgehiagokak 17:00etan hasiko dira. Bi partida horietako irabazleek elkarren aurka jokatuko dute hilaren 23an.
Finalaren aurretik, ordea, maila handiko beste partida bat ere egongo da. Bereikua eta Arriagak, Egiguren II eta Iruren aurka neurutko dituzte indarrak.
Horrenbestez, bereziki hialren 23ak ikusmin handia sortuko duelakoan daude antolatzaileak.
Zestaren eguna
Hilaren 23an gozietik hasita zesta izango da protagonista. Izan ere profesionalen partidez gain, gazteen partidak ere antolatu dituzten egun horretarako.
Profesionalen aprtidak 20:00etatik aurrera izango dira. Gazteenak, berriz, 10:00etatik aurrera. Danok Bateko gazteek Tolosa, donostia eta Zumaiako gazteen auka arituko dira bertan.
Zestatik eskura
Zesta jaialdiaren erdian, eskuzko partidek hartuko dute protagonismoa: hilaren 22an izango dira Aspe enpresako jokalarien arteko norgehiagokak.
Hasiera baten jokalarien artean Titin egongo zela esan zen arren, azkenean, Pascualekin bikotea 2006an hiru titulu nagusiak eskuratu zituen Juan Martinez de Irujo. Parean, Xala eta Goņi III.a edukiko dituzte. «Aurretik beste partida bat ere egongo da, baina oraindik zehazteke dago».Sarrerak aurrez lortu nahi dituztenek hilaren 11, 14, 16 eta 18an 13:00etatik 14:30era udaletxeko bigarren solairura jo beharko dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Jai-Alive enpresako ordezkaria, Goitia, Goxerri, Bereikua, Etxabe eta beste enpresako kide bat, iaz, Mutrikuko sari Nagusiko sariak banatu ondoren (Orange zirkuitua)
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.