
2008-07-03 | 11:06:00
Jai-aliveko partidetan hobariak dituzte Danok Batekoek
Danok Bat Elkarteko bazkideek Jai-Alive enpresaren partidetan gaiontzeko ikusleek baino gutxiago ordainduko dute: Orange zirkuitua martxan den bitartean, herriko pelotazale elkarteko kide direnek %50eko beherapena izango dute sarrerak erosterakoan.
Datozen asteotan bazkideek Udal kirol zerbitzuaren eskutitz bat jasoko dute hobarien gaineko informazio guztiarekin. «Azalpenak emateaz gain, zirkuituko egutegia ere jasoko dute». Bazkide txartela jasotzeko zain daudenek ere datozen asteotan jasoko dute. «Bazkide egiteko asmoa dutenek, Malenetako jaialdietan edukiko dute aukera horretarako, garai horretan bazkidetza kanpaiana zabalduko baitugu».
Bestalde, frontoiko ezkerreko paretean publizitatea jartzearrean jaso duen dirua Danok Bat Elkartearentzat izatea erbaki du Udalak. Eta publizitatea jarri dutenek bina txartel jasoko dituzte Orange Zirkuituko partidetako sarrerak doan izateko balio dutenak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.