Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-07-07 | 18:02:37

Azpiegiturak

Astigarribiako auzokideak saihesbideari buruz duten ezinegonaren berri eman diote alkateari

Udalak Sasiolako errepidearen aldeko jarrera duela azaldu du alkateak eta proiektua bere horretan defendatu du.

«Ez gaude ados egin nahi duzuen errepidearekin». Horrela laburbildu zuten Astigarribiako auzokideek gaur udaletxean egindako bileran alkateari eman nahi zioten mezua.

Astigarribia auzoko bizilagunen ordezkaritza alkatearekin eta udal arkitektoarekin bildu zen, gaur. Astigarribiakoek saihesbideko proiektuaren planteamenduak sortzen dien ezinegona azaldu zuten. Auzokideen ustetan, Astigarribia «desagertu» egingo da proiektua gauzatuz gero. «Lehen edozer egiteko zona babestua zen, ondare kulturala eta historikoa; orain, berriz, errepidea bertatik pasatzeko ez dago arazorik», gehitu zuten.
Alkateak Udala proiektuaren aldekoa dela adierazi zien argi eta garbi, eta proiketua bere horretan defendatu zuen. Horretaz gain, proiektua Diputazioaren esku dagoela gogorarazi zien. Hala ere, auzokideek eskatzen duten bezala «ahalik eta kalte gutxien» egitearen aldekoak direla ere azpimarratu nahi izan zuen.

Parte izatea zalantzan
Saihesbidea egiteko prozesuan informazioarik jaso ez izana izan zen auzokideek gehien azpimarratu zutena. «Etxe ondoan hesolak sartu dituzten arte ez genekien proiektua geldituta bazegoen ere».
Astigarribia Mutrikuren parte izan arren, «baztertuta» sentitzen direla esan zuten. «Astigarribia Mutrikuko Udalarentzat ez da existitzen. Multak eta zergen ordainketa abisuak heltzen diren bezala, nolatan ez zitzaigun egitera zihoazenaren berri eman? Udala gure ordezkaria den heinean, nahiz eta legez obligaziorik eduki ez, ez al zigun berri eman behar?».
Alkateak proiektuak tramite guztiak jarraitu dituela azaldu zien, eta legezko informazio bide guztiak ¬aldizkari ofizialak, osoko bilkurak eta egunkariak aitatu zituen¬ erabili dituztela. Gainera, aldaketak eskatzeko «berandu» zebiltzala gaineratu zien. Izan ere, alegazioak egiteko epea trazatu proiektua egitean bukatu zen.
Udal arkitektuaren laguntzarekin, 1991tik datorren proiektua dela gogorarazi zien. «2001ean Diputazioak zortzi alternatiba aztertu zituen. 2003an trazatu proiektua bukatua zegoen. Garai hartan Udalak erakusketa publiko bat egin zuen herritarrentzat udaletxean». 2006ra arte Ingurumen Sailaren oniritziaren bila kostako bidea ere aztertu zela, baina Astigarribiatik ziohan bidea hobetsi zela azaldu zieten.


Bide zaharrarekin batera
Auzokideek hobekuntzen aurka ez daudela argitu nahi izan zuten. «Errepide egin behar bada, egin. Baina errepide bat egon badago. Hura txukundu eta zabalduta errepide berria egiterik ez da dago? Egin nahi den bezala, auzoa guztiz apurtuko dute» .
Auzokideek ados azaldu ez arren, Diputazioak bidalitako planoak eskuan, udal arkitektoak saihesbidea lehengo bideari jarraituz doala erakutsi nahi izan zien. Arrazoi ezberdinengatik batzarrera joandako taldetik bospasei lagun gelditu ziren planoekin emandako azalpena ikusi eta entzutera.
Planoen arabera, Sasiolatik sartzen den saihebidea Astigarribia auzoa pasatu arte, bide zaharretik 18 metrotara, paraleloan doa. Behin Agerrera doan zuzenera helduta, errepide zaharraren gainean doa saihesbidea, eta handik aurrera, Agerre ondoko zelaian gora abiatuko da bidea.
Karobia dagoen paretik Zalbideko bidegurutzeraino, animalien pasara ziurtatzeko 80 metroko zabalera duen tunel artifiziala jarriko dute. «Tunela saihebideari jarritako alegazioen ondorioetako bat izan da. Ingurumen Sailak ezarri duen neurria izan da, bisoi europearra bizi den gunea delako», azaldu zuen udal arkitektuak. Tunelaren ondorioz, Zalbidera sartu ahal izateko beste errepide bat egin behar izan da saihebidearen osagarri. Tunelaren berri jakitean, auzokideak haserre agertu ziren lurjabetzak hasieran zirenak baino handiagoak izango direla jakitzean. «Animalien pasabiderik ez dago hor. Alegazioak egin orduko ere auzokideei galdetu izan baligute, beste kontu bat izango zen».

 

 

Jasotako erantzunak:

12

Bestea | 2008-07-14

Zu Intxirri. Portu berrien projektuaren aurka egotea ez de denaren kontra egotea, eta ez sartu gustia saku berdinean. Zuk ondo dakizu alternatibak era bazaudela, baina zuentzat hori infernua bezala topatzea da. Txorradak zuk ezatezu burugabekoaren alde zaudelako, zure buruan hormigoia bakarrik dago eta ezin leike diskutitxu. Mutriku talibanak, portuaren alde egin dutenak, uste dute pintadak ere Berdeek egin dutela. Lea Artibaiko gazteak ondo dakite zelako ondorio dakartzen horrelako obra inpaktanteak Mutriku, Lekeitio, Ondarrua herriak Marbellak bihurtzeko, eta pisuak egiteko. Ireki begiak 2007 gaude eta. Txanbolingo asuntuaz ezin didazu niri ezer berririk ezan, ondo dakit zer pasatuzen hor eta, beste pelotazo eder bat baratzaren ordez. Gainera enteratu naiz portuko negozio berri hori ez dela jatexea, azpaldiko kontu bat da hori, taberna poli bat baizik, mutrikuko batenbatek portuan negozio berri bat ireki nahi duena, dena itxi bai dute. Konturatuko zara ormigoia ez dela jaten behintzat

11

Auiminjulynblak | 2008-07-14

Txo mutrikuarra haxik iparretik edo hegotik joten daben aklara! Zelan esan zeinke herrixak aukeratutako udala dakazuela ta geroa 4 zinegotzi atateko beste ixan zala, zetan geratzen gaz? Ordun 4 zinegotzitik gora dazen danak piratak ez? Samikollan ezker abertzalik eztai ze onartu ban bere egunin, bañe on momentun proiektu baul de los rekuerdosetik ata eta martxan jarri dabena PNV ixan da, ta gañea trapitxeuan dabil epik salto etxen iraila aurretik eztai zelako paper batzuk eukitxeko, ze bestelan % handi bat soziala ixangora (hori be neuk asmarot ez?), ah! Ta etxe famosuok amatxutakun ikusikou txaletak dizen ala ez, kafe bat posturi baietz. Atzea esangotzut, zu ez baza legitimata sentiuten Ondarrun pasaten dana kritikateko, nortasun arazo handi bat dakazu. Iritzixe danai buruz emon leike, ta nik neuk Mutrikun pasaten dizenan ingurun emon eingot, zuri gusta ala ez. Segi Mutrikun mutrikuarrok agintzen, guk eztakau inolako interesik inun agintzeko ta gitxia guri ez dan herri baten, bañe akorda agintarixan ixe erdixak ez dizela herrixak aukeratutakuk ixan. Ez ei di txaletak ixango, tokatelas...

10

intxirri | 2008-07-13

Horixe ederra! Danak negoio zikinak, urpekaritzakoak, arrain salmenta... droga trafikatzea modukoak!!! Benga! ez esan horrenbeste txorrada. Portuan kontra horrenbeste gauza esan, herri guztia turismorik ez lemakin pintadaz bete eta orain ia zer dakan txarra portuan negoziua ipintziak??? Ba beste edozeinek ipini bazoan dana primeran, baina portuan kontra lan geixen ein doanak ipintzia, ba inkoherentzia galanta!!! Eta txanbolinetik bota ein zixuela, bale! baina etxe zahar harekin ixa hamar urte negoziatzen ibili eta azkenian lau etxe eman biharra... ba ez! herrixantzako biharrezko proiektu bat zan eta beurena eskatzia ondo do baina eskatu zeuena eskatzia ez!!!

9

Bestea | 2008-07-13

Gauza bat da zure etxea botatzea negozioa egiteko, baina beste gauza bat da urte hortako udalaren indarkeriaren bidez rotonda bat egiteko eta promotorak forratzeko zure etxetik botatzea . Txambolingo etxea inungo eskubiderik gabe bota zuten. Ezin leike ezan auzokoek konforme zaudela, hori gezurra da eta, txarroago da aprobetxatu egin direla leporatzea. Portuan negozioa egiteak zer du ba maltzurraz? Inpozatutako projektuak jan badugu orain arte. Gainera orain arte portuan ibili dira beste negozio zikin batzuk eta inor ez da kexatu. Arraintza ilegala, kofraiko tapaderak, urpekaritzaren lokalak, droga eta beste ilun gauzak

8

Intxirri | 2008-07-11

BESTEA, Betiko diskurtso faltsu berdinakin. Nik ulertzen det ingurumenan inguruan senzibilidade haundixa izatia eta errespetatzen det proiektu batzuen aurka egotia baina mutrikuko berdietakuak ez zeate batere koerentiak eta ezin zuekin konfiatu! Zuen liderrak bere etxe zahar erdi jausitxakuan truke lau etxe lortu ditxu negoziaziuak "al limite" eraman eta gaiñea etxia bota zeuen egunian nun jartzen doan "hau ez da Marbella" bere etxeko fatxadan... lotsagarrixa! herrixan espekulazio inmobiliarixuan ondorioz negozio haundixena ein doan pertsonia Berdien lider! Enteratu naiz gainea, berdietan lider ibiltzen dan beste bat eta portuko aldapan bizi dana eta turismuan, portuan eta danan kontra dauada, portuan, kirol portu berrixan lehenengo ilaran jatetxe berri bat zabaldu bihar doala!!! Ay ama! eta honek guretzako ejemplua??? Berdietako zinegotzi batek ere hotela ein bihar omen deu itsasoko lehenengo ilaran... eta honek turismuan kontra???

7

Bestea | 2008-07-11

Astigarrabixak duen balore natural, etnografikoa eta kulturalak ez du merezi horrelako ondamenikan. Mutrikuko udala edozer aztakeri egiteko prest da: hondartza sustsitu , kanpo futbola Ondabarrora, Sanmikolla eta Burumendi etxebiziz eta espekulazioz bete, harrobi berriak ireki, eta askenean Astigarribiko auzoa hiru zatiko autobide batekin apurtu. Zer mentalidade desarrollista bazati da hau? Nork agintzen du mutrikun? Mutrikuarrak ala konstruktorak arkitektoaren laguntzakin? Mutrikuarrok ez dugu gauza asko erabaki, noizeain behin hautezkundeak etortzen direnean bakarrik, eta ez besterik. HIRITARREN PARTIZIPAZIOA NAHI DUGU

6

mutrikuarra | 2008-07-10

Ridikulua baterez, zeuek bai mutrikuarrak ez izanda eta hemengo kontuen berri idea putaik izan gabe eritzixak ematen... Esan ez naizela ez kontzelal pirata, ez bestelako kontzejal, eta ez ta familixakua eta holako ize ere. Mutrikuarra nai, horixe bakarrik! Portuan inguruan esan deten bakarra da Eibartarrak ibiltzen diala Mutrikun ia ein bihar dan edo ez esaten, ez det besteik esan, ezta zuk portuan inguruan zeozer esan dezunik ere... Samikollako txaletakin ere hankasartze galanta!!! Oraindik ez zea enteratu ezker abertzaleko udaletxiak jarri zitxuala planuetan txalet horrek hor eta aspaldi kendu zitxuala PNVko udaletxiak??? Mutrikun ez dijua txaletik inun, ez Samikollan eta ez beste inun ere! Kalea erten eta jendai galdetzen hasten banaiz zeuk esaten dezun bezela, entzungo detena da PNVk irabazi zitxuala hauteskundiak, bai 4 zinegotzintzako beste, baina irabazi! Eta PRINGAUa naizen edo ez, bakoitzak bere iritzixa izango deu baina ni ez naiz legitimatua sentitzen ondarrutarren kontuetan sartzeko, gauza bat da eitxeen dian gauzak geixo edo gitxio gustatu baina hori zeuen gauzia da, nik ez dakat zertan sartu! eta uste det zuek ere berdina eingo bazenuten hobeto, berriz ere esango det MUTRIKUN MUTRIKUARRAK AGINTZEN DEU!!!

5

Auiminjulynblak | 2008-07-10

Hey, Mutrikuarra! Atzaparrak moztuta ezin idatzitxa zoz? Ala saltaka jun zea Saturrana ein dezun ridikuluakin konturauta? :(

4

Auiminjulynblak | 2008-07-10

Txo mutrikuarra guzurtero! 4+4+2 Herriaren borondati, ta ez hor dan tiburoi kuadrilli! Hor be 4 kontzejal al abordaje junde daz ta tokaten ez gakoen silloik hartu. Ta nun sartu na ni portun goraberiaz? Irakurrizu bigarren mezun portuai buruzko ixe? (nahitxe egixe esan kontran nazen) Ordun ze osti za esaten? Ez za ixango kontzejal pirata bat edo beran familiarren bat ez? Edo lagune, bardin dozta. Gañea nik eztot esan Mutrikun Ondarrutarrak agindu bir dabenik eta Mutrikuarrak agindu bir ez dabenik, hori be zeure fikziñoi de, bañe iritzixe emon eta kritik noski baietz (ta Eibartarrakin problemi badakazu esan Udalekuai Samikollako goiko Txaletak zeintzuk erosikotxuezen, Eibartarrak eta Mutrikuko 4 aberatskumek). Zuk ez badakazu kriteixoik Ondarrun pasaten dizenak kritikateko edo iritzixe emoteko hori zeure problemi de, PRINGAU! Bestioi laga bakin pentsaten douen idazten, ta irakurritxakun arabera arrazoituz erantzun eta ez hirugarren mezun idatzizuzen paridak bota. Udala herrixak aukeratu ei dau, ai ke joderse... baja kalea ta hasi jendiai galdetzen (ta ez PNVko fatxai, horrek eztau balixo). Muso bat zeutzat!

3

mutrikuarra | 2008-07-08

AUIMINJULYNBLAK: Ez dakitx konturatu zean baina Mutrikuko udala ondarrukua ez bezela herrixak aukeratutakua da. Zu zeuriakin preokupatu eta laga bestioi geuk nahi deuna eitxen, besteik ez gendun bihar, Eibartarrakin nahikua ez portuan gora-beheran eta orain Ondarrutarrak ere sartzia. Mutrikun mutrikuarrok agintzen deu!!!

2

Auiminjulynblak | 2008-07-08

Txo Mutrikuko udalaz zabize? Horrek eta Ondarruko batzordekuk eskutik agarrata juteko moruko jentuzi diz! Tiburoi kuadrilla handi bat!

1

Naturzalea | 2008-07-07

Orain arte Astigarrabixa babeztuta egon da. Milloi urtean ez du inork ikutu. Bailara ondo mantendu orain arte eta horregatik balio haundia du. Erraza da dena suntsitzea, baina gaitza konpontzea. Astigarribixara eskabadorak ailegatzen badira AGUR, dena suntsituko dute, paregabeko mutrikuko auzo zaharrena eta politena. ASTIGARRIBIA SOS

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Astigarribiako auzokideak saihesbideari buruz duten ezinegonaren berri eman diote alkateari

Astigarribiako auzokideak alkatearekin eta udal arkitaktuarekin bilduta udaletxean.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.