Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-07-11 | 13:05:42

Haizeak eraman ez duen hitza

Bizitza guztiko lagunari egindako promesa betez, bihar eguerdian, Braulio Buenetxe tailugileak, Bittor Furundarenari eskaini dion lana haren familiari emanez, omenaldi xumea egingo dio.

Urte askoan elkarrekin aritu ziren Braulio Buenetxea eta Bittor Furundarena. Batak egurra zizelkatzea zuen maite; besteak berriz, margotzea. Furundarena hil zela hamar urte bete direnean, Buenetxeak, emandako hitza betez, omenaldi xume bezain ederra eskainiko dio.

Lagun bati eman ahal zaion oparirik ederrena eskainiko die Furundarenaren familiakoei, bihar, 12:30ean, Atxukalean: bere eskuz zizelaktutako taula, Furundarena beraren aurpegia ageri duelarik.
Buenetxeak ederki gogoratzen du bere lagun mina. «Begiak ireki genituenetik elkarrekin ibili ginen. Berari kuadroak egitea gustatzen zitzaion, eta bizi guztia eman zuen horretara». Furundarenak, ordea, bazuen pena bat, eta lagun onek egiten duten bezala, Buenetxari kontatu zion: «Hiltzen naizenean, gustatuko litzaidake herria nitaz oroitzea. Baina Udalak edo dena edo ezer ez egiten duenez...».

Gauza handirik ez
Furundarenak ez zituen sekulako ohoreak eskatu. Bizi zen etxean plakatxo batekin nahiko izango zela aitortu zion lagunari.
Horren aurrean, Buenetxeak promesa bat egin zion: «Hil eta hamar urtera Udalak zure oroimenez ezer egin ez badu, nik neuk egingo dizut zerbait. Plakak jartzea eta, ez dago nire esku, baina egurra da nirea, eta harekin egingo dizut zerbait».
1998ak herriko margolaria eraman zuen. Aurten haren heriotzaren urteurren borobila betetzen da: hamar urte.


Oroimena berreskuratuz
«Udalak ez bada, Kultur Etxeak bada ere», esaten zion lagunari. Baina ez Udalak ez Kultur Etxeak, ez beste inork, ez dio ezer prestatu.
Mutrikutik Zarautzera joan zela 40 urte pasa diren arren, gogoan zuen Buenetxeak esandakoa, eta hamar urte pasa zirela ikustean, duela hilabete, egur zatia hartu eta lanari ekin zion. «Familiak bazekien gure arteko tratuaren berri, eta zizelkatzen hasi aurretik, bere ilobarekin hitz egin nuen».
Eta ilobak izango dira, hain zuzen ere, bihar, Buenetxearen eskutik osabaren oroimenez egindako lana jasoko dutenak. Hitzordua heldu bitartean, Furundarenaren aurpegia grabatuta daraman egur zatia Atxukaleko estankoko erakuslehioan dago. Herritar guztiek ikusi eta herriko margolaria zenaren oroitzapena gordetzeko.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Haizeak eraman ez duen hitza

Braulio Buenetxeak egurra zizelkatzeko afizioa izanik, egurrean landu du Bittor Furundarena zenaren aurpegia.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.