Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-07-12 | 17:05:22

Gazteria

Herri nortasuna mantentzearen aldeko aldarriekin bete dituzte kaleak

Herrian batu diren zortzi asanbladetako bakoitzak bere herriko egoera azaldu du; portua izan da topaketaren muina.

«Kapitalismoan oinarritutako bizi eredu inposatuen» aurrean, euren nahia zein den argi azaldu dute, gaur, herrian batu dien zortzi gazte asanbladetako kideek: herri nortasunari eustea.

Gazteek euren aldarrikapen eta kezkak kalera ateratzeko baliatu dute gaurko eguna. Mutrikuko asanbladarekin, Lekeitiokoak, Aulestikoak, Berriatukoak, Markina-Xemeingoak, Ondarroakoak eta Etxebarrikoak bat egin dute. Guztira, 110 gazte helburu garbi batekin: herriz-herri garatzen ari diren «proiektu txikitzaileei» aurkakotasuna adieraztea.
Aldarrikapenen muina portu berria, eta gazteek hari lotuta datozela ulertzen dituzten proiektuak ¬esaterako, Mutriku-Sasiola eta Olazko harrobia¬ izan dira. Proiektu horien aurka daudela adierazteaz gain, euren arrazoiak eman nahi izan dituzte. Horretarako, Atxukalean batu dira.
Portua polemika handia sortzen duen gaia dela agerian gelditu da. Izan ere, gazteak hizketan ari zirela, portuaren aldeko zenbait herritar agertu dira Atxukalen, eta modu guztiz desegokian zuzendu zaizkie.
Gazteek, euren aldetik, lasaitu, eta portuaren aldeko argudioak emateko aukera eskaini diete. Baina gazteak izan dira, hitz egiteko borondatea dutela agertu duten bakarrak.

Herririk herri
Atxukalea portuaren aurka zergatik dauden azaltzeko gune bihurtu den bezala, herriko beste zenbait txokok ere gauza berdinerako balio izan dute. Asanblada bakoitzak euren herrian aurrera doazen proiektuen eta haien inguruan sortutako kezken eta mugimenduen berri eman dute.
Lekeitiarrak izan dira herrikoen atzetik hitza hartzen lehenak, eta Beheko Plazan saihesbideaz hitz egin dute. Zabiel plazan, berriz, Aulestiarrak haize erroten proiektuari buruz aritu dira.
Azkenik, Gaztetxe aurrean, berriatuarrak, markina-xemeindarrak eta ondarrutarrak etxebizitzen inguruan euren herrietan ikusten duten "hazkuntza neurrigabeari" buruzko informazioa eman dute.

Ikasi eta ondo pasa
Topaketak herri bakoitzeko kezkak eta mugimenduak ezagutzeko eta indarrak bateratzeko aukera emateaz gain, ondo pasatzeko tartea ere eman die gazteei.
Aldarrikapenak eta jaiak batera egin daitezkeela erakutsiz, herriko kaleetan bertso-triki-poteo alaian ibili dira, eta elkarrekin bazkaldu ondoren, proiektuei buruz ikasitako guztia proban jarri dute galderen jolas baten bidez. Eguna amaitzeko deituta dituzten manifestazioa eta ekitaldia egin aurrean, emaitzarekin pozik agertu dira asanbladetako gazteak, eta aurrerantzean, herrika, horrelako ekimenak egiteko asmoa erakutsi dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

6

sda | 2008-07-17

""Aupa mutriku maitia, zure galderi aspaldi debatiuten gabiz Ondarruko forun, sartu ta ikusikozu 115 erantzun dakazen notizixi"" NUN DA BA?

5

Auiminjulynblak | 2008-07-16

Aupa mutriku maitia, zure galderi aspaldi debatiuten gabiz Ondarruko forun, sartu ta ikusikozu 115 erantzun dakazen notizixi.

4

mutriku | 2008-07-16

guri bai txikitxuko zigutela ertzainek ez bazen manifeztazioa berandu hasi...

3

MUTRIKU MAITIA | 2008-07-15

"Txikitzaileak txikitu" eta beste esaldi batzuk, Mutrikuko toki askotan ikusi dugun eslogana da. Egia esan bat egiten dut esaldi honekin, baina ez ahaztu horretarako ez dagoela herriko zenbait txoko, etxe, ... pintadaz bete beharrik, hori ere mutrikuko herria txikitzeko beste modu bat da, ez al zaizue iruditzen?

2

Auiminjulynblak | 2008-07-14

Zipaiuk ostixak emotea? Nun? Ametsetan ez zendun eingo ez? Zipaiuk ostirik ez dabe emoten, hori biolentzia da! Ta eztakixu hamen herrixan biolentzia bakarrik batzuk ibiltxen dabela? Udalak ixe salatu dau? Ez ezta? PNVk salatzen ez dabenik ez da existitzen, huskeri batzuk diz.

1

SDA | 2008-07-14

Soilik goiko paradara 12 zypaio beltz inguru etorri zirela aipatzea falta da, seguraski manifestazioa galarasi eta pare bat osti emateko asmoarekin. Manifestazioa berandu irten zenez ertzainak aspertu egingo ziren eta portu ingurura joan ziren zelako txikizioa egiten ari diren ikustera.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Herri nortasuna mantentzearen aldeko aldarriekin bete dituzte kaleak

Atxukalean portuaren aurka zergatik dauden azaldu zuten herriko gazte asanbladakoek.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.