Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-07-14 | 12:45:12

Triatloia

Garraitzekoek podioaren gorena sei aldiz zapaldu dute

Baraldoko triatloian euren marka laga dute leketiarrek; pozik itzuli dira herrira emaitza bikainak lortu ostean.

Emakumezkoen sailkapen orokorrean, 23 urte azpiko emakumeentan, nesken kadete mailan, mutilen kadete mailan, emakumezkoetan taldeka eta gizonezkoetan taldeka. Maila guzti horietan Garraitzekoek lortu dute lehen postua. Emakumezkoen sailkapen orokorrean, baita bigarren, laugarren eta bosgarren postuak ere.

Domekan jokatu zen Barakaldoko triatloian euren marka lagata pozik bueltatu dira lekeitiarrak. Proba ondokoa zen: igerian 750 metro, bizikletan 20 kilometro eta aringa-aringa 5 kilometro. Guztira, Garraitzeko 11 kidek parte hartu zuten bertan, eta horietatik bost, bakloitza bere mailan, lehen bi postuetan sailkatu ziren.
Emakumezkoei dagokionean, sailkapen orokorrean, Itsaso Leunda izan zen garailea; 23 urte azpikoetan, Maider Vallina (sailkapen orokorrean bigarren) eta kadetetan Goizalde Onaindia (sailkapen orokorrean bosgarren).
Mutiletan, berriz, kadetetan Ander Okamikak lortu zuen lehen postuan helmugaratzea.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Garraitzekoek podioaren gorena sei aldiz zapaldu dute

Emakumezkoen sailkapen orkorrekoa izan da lortu duten garaipenetako bat; irudiaren erdian Itsaso Leunda irabazlea, eta ezkerrean Maider Vallina bigarren sailkatua.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.