Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-07-15 | 17:47:48

Musika

Errautsetatik berpiztuz

Mutriku Rock Kolektiboa biziberritzen ari dira; Abendurock izan zen lehen fruitua, eta orain, berriz Udalarekin adostuta, Malen jaietako kontzertuen antolakuntza euren gain hartu dute.

Berria ez, baina berritua. Zenbait urtetan isiltasuna ezagutu ondoren, azken urteetan, berriro ere, Mutriku Rock Kolektiboaren taupadak entzuten dira.

Duela hiru urte zenbait kartelek kolektiboa berpizteko nahia iragarri zuten. Zebait herritarrek hutsune bat nabaritu zuten, eta hari erremedioa jarri nahi zioten. Musikaren inguruan zerbait egiteko gogoa zegoen. Ezinegona.
Horren aurrean martxan jarri ziren, eta kolektiboko kide izandakoak eta kide berriak batu ziren. Abendurock izan zen martxan jarri zuten lehen ekimena. «Rockari bere tartea egin nahi genion. Ekimen horrek gure filosofia dauka atzean. Ez diegu taldeei ordaintzen eta eurek moldatzea eskatzen. Bestelakoa da gurea. Hurbiltasuna du oinarri: taldea heltzen denetik, kamioia uzten, montatzen...laguntzen diegu, elkarrekin afaltzen dugu... taldeek ere beste begi batzuekin ikusten dute gure egiteko modua», azaltzen dute. Diruak egungo merkatuetan duen garrantzia alde batetara laga daitekeelakoan daude. «MRKren ustez, diru gutxirekin ere gauzak txukun egin daitezke; beste modu baten, bihotzez, gustatzen zaizkigulako».
Modu berean, erronka berri bati kolpe egin diote kolektiboko kideek: aurtengo jaietako kontzertuak antolatu dituzte. Beti ere, euren filosofiari eutsiz, eta euren egiteko modua nabarmen erakutsiz.

Bizitzarekiko jarrera
MRK sigletan rock kolektiboa direla jasotzen den arren, egun kolektiboa irekiagoa da: hip-hop-a, pop-a, musika elektronikoa, heavy-a, punky-a... musika estilo asko egiten dituzte MRKaren atzean dauden herritarrek. «Denetarik aurkitu daiteke kolektiboan, eta taldeak ekartzean ere hori egiten saiatzen gara. Azkenean, hor dago aberastasuna».
Musika eskolan sartzen ez diren estilo eta instrumentoak entzun eta jotzen dira MRKren lokaletan. «Lokala lortzea berebiziko aurrerapausoa izan zen. Taldeak elkartu eta garatzeko, eta jendeak probratu ahal izateko behar genuen toki zehatz bat».
Baina kolektiboa espazio fisiko zehatz batetik eta talde bakoitzaren interes partikularretatik haratago doa. MRKko lokaletara hurbiltzen direnei mugimenduarekin bat egiteko eskatzen zaie, eta esku bat botatzera ere batzeko.
Taldeei garatzeko aukera emateaz gain, herriari ere zerbait eskaini nahi diote. Musika mugimendu gisa ulertzen dute, eta mugimendu hori zabaldu nahi dute. «Kolektibo gisa definitzen garen unetik, argi dago talde kontzeptua baino zabalagoa den zerbait dela; musikaren inguruan sortua, musikak bultzatua eta musika oinarri duen zerbait».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.