Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-07-15 | 17:49:27

«Heriko taldeei talde indartsuekin aritzeko aukera eman nahi diegu»

Malenetan ezezik, Kalbaixotan ere rock kontzertu bat antolatu dute MRKko kideek herritarren aukerak aberastu asmoz.

Jaietako programan rock kontzertuek euren tartea edukiko dute: bai Malenetan eta bai Kalbaixotan. Aurten, ordea, antolatzaileak mundu horretan propio dabiltzan herritarrak izango dira: MRKko kideak. Jon Antxustegi (Mutriku, 1986) eta Endika Lekube (Mutriku, 1982) antolakuntzan buru belarri aritu diren kideetako bi dira.

Nola sortu zen kontzertuak zuek antolatzearen ideia?
Endika Lekube. Udaletxeari Rock gaua berreskuratzeko proposamena egin genion. Eta horri bueltaka, Malenetako kontzertuak gure esku lagatzeaz hitz egiten amaitu genuen. Kolektibokoen artean hitz egin eta horrelako aukera bati ihes egiten lagatzea zorokeria zela erabaki genuen.
Jon Anxustegi. Modu txukun batean, jaiak herri mugimenduek kudeatu eta antolatu ditzaketela erakusteko bide bat ere bazen.

Lehen kontzertua zapatuan: Sorkun eta Bad Sound System.
Antxustegi. J. Jendeari zerbait erakargarria eskaini nahi genion. Sorkuni deitu genionean, bagenekigun disko berria ateratzekotan zirela. Eta egia, esan, Mutrikutik deitzen geniela esatean, hemen inoiz ez dutela jo eta segituan esan ziguten baietz.
Lekube. E. Bad Sound System, berriz, Abendurocken egona da, eta ezagutzen du gure egiteko era. Gustura egon ziren, eta prest zeuden berriro bueltatzeko.

Hurrengo kontzertuak: talde ezagunak eta herriko taldeak.
Lekube. E. Herriko taldei talde indartsuekin oholtza gainean egoteko aukera ere eman nahi diegu. Taldeak ekartzea ondo dago, baina herrikoei ere aukerak eskaini behar zaizkie.
Antxustegi. J. Beste edozein egoeretan oso zaila litzateke, ezinezkoa ez esateagatik. Baina guk antolatzeak askatasun hori ematen digu, eta herriko taldeek ere merezi dutela uste dugu.

Laguntzarik eduki al duzue?
Antxustegi. J. Udalarekin kontzertuak antolatzeari buruz hitz egin ondoren, Gaztetxearekin eta gure ibilbidean lagundu diguten talde eta elkarteekin ¬besteak beste, Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin eta tabernariakin¬ hitz egin genuen, eta guztiek begi onez ikusi zuten gu izatea antolatzaileak.
Lekube. E. Udaletxean, batez ere, Iratxe Jimenez kultur teknikariaren aldetik laguntza asko jaso dugu; gozamena izan da berarekin lan egitea. Ikuspuntuak bateratzea lortu dugu, lan egiteko askatasuna eman digu eta azken orduko trabak gainditzen lagundu.

Kontzertuak portuan izango dira.
Antxustegi. J. Malenetakoak formatu handikoak direla ikusita, Udalak proposatu zuen lekua, eta guk onartu. Gauzak asko pentsatu dira, eta kontrako iritziak egongo diren arren, gune logikoena da. Hori da, gainera, berritasuna: rock-ak bere gunea edukiko du.
Lekube. E. Ia ordu berean txistulariak daude Goiko Plazan. Herriko bi muturretan eskaintza oso ezberdina egongo da. Bakoitzak betetzen diona aukeratzeko askatasuna edukiko du. Jaiak denontzat dira, eta guztiok beteko gaituen eskaintza edukitzea ona da. Ezer kendu gabe, gauzak gehitu. Beste herri batzuetan horrela egiten da, eta gurean ere horrela egiteko ordua zelakoan gaude.

Egindako lanaren ondoren, zer espero duzue?
Lekube. E. Benetako kontzertuak antolatu nahi genituen, eta dena ondo ateratzen dela ikusi arte urduri xamar gaude. Borondate on guztiarekin egin dugu lan, eta guztia ahalik eta hobekien prestatzeaz arduratu gara. Ez dugu eskerrik espero, baina bai, agian, jendeak egin dugun lana baloratzea.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.