Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-07-16 | 19:24:58

Politika

Herria hurbiletik ezagutu nahi izan du Gipuzkoako Diputatu nagusiak

Alderdi politiko guztietako ordezkariekin hitz egin du Markel Olanok herriko proiektuen

«Eraldaketa prozesu sakonean dagoen herria». Horrela, definitu du Olanok Mutriku, alkatearekin batera, herrigunean zehar ibili eta portuko obra bertatik ikusi ondoren. «Seguruenez, Gipuzkoan ez dago horrelako eraldaketa prozesurik bizitzen ari den beste herririk, momentuan».

Olano herria bertatik ezagutzen izan da, gaur. Gipuzkoako herri guztietatik pasatzeko hitza emana zuen, eta oraingoan Mutrikuren txanda izan da. Aldun nagusiak herriguneko eraikinen inguruan interes berezia azaldu du, eta babes dikean obrako zuzendari Unai Telleriaren azalpenak entzun ahal izan ditu. Orain artean herria azaletik ezagutzen zuela aitatu zuen du. «Azken urtean gure alderdiak San Ignazio egunean Mutrikun egiten duen ekitaldian izana naiz, baina gaur eman diogun errepasoa eman gabe».
Herrian garatzen ari diren proiektuei erreferentzia eginez, Mutriku «oinarri-oinarrizko urratsak» ematen ari dela esan du. Zentzu horretan, babes dikea eta Mutriku-Sasiola, «Alduniak herrian duen proiektu garrantzitsuena», aitatu ditu. Saihesbideari dagokionean, hiru bat urtetan eginda egongo dela zirutatu du. «Oinarrizko azpiegiturak ezartzen ari da Mutriku eta etorkizuna horien gainean eraiki behar da».

Informazio zuzena jasoz
Josebe Astigarraga alkatea buru zutela herriko alderdi politiko guztietako kideak bildu dira Olanorekin herrian zehar egindako ibilbidearen aurretik. Bakoitzak bere ikuspuntua azaltzeko tartea eduki du, eta orokorrean, herrian garatzen ari diren proiektuak eta dauden kezkak helarazi dizkiote Olanori.
Aldun nagusiak, bere aldetik, «datozen hilabetetan garatu beharko litzatekeen» planteamendua egin die: «herriak etorkizunera begira planteamendu estratejikoa egin behar du; etorkizunera begira, definitu. Horretarako, bababes dike berria, espazio estratejikoetako bat delakoan nago».
Martxan dauden eta jarri nahi diren proiektuekin, herria norabide zuzenean doala uste du Olanok. «Amets egin beharra dago, baina ametsa egi bihurtzeko aurrena lurra zapaldu beharra dago. Mutriku egiten ari dena, eta orokorrean, Gipuzkoan egiten arigarena, oinarriak ondo ezartzea da. Herri honek autoestima gehiago behar du, eta ze oinarri ezartzen ari den ikusita autoestima asko izango du. Ikaragarrizko aukerak ikusten dizkiot herri honi».

 

 

Jasotako erantzunak:

5

Auiminjulynblak | 2008-07-18

Konstruktore hitza txarto ibiltxen dou, konstruktori de EL QUE CONSTRUYE, hau da eraikuntzako langilik, eta ez jefik, ta kuriosu bebai ze pa CONSTRUIR DESTRUYEN. Ta honek bixok ez diz ez langilik eta ez euran jefik, baizik eta jefin jefik, zatixe txarraua. Behintzat kasku jantzitxe lan segurtasun neurrixak errespetatetxue, Valentina Rossafuxia eta Dani Pedroso emoten dabe, ta txaleku oso garrantzitxu bebai hor dan euzkixaz txungo ikusti, batez be alkati...

4

Naturzalea | 2008-07-17

Honek zer dira: Herriaren ordezkariak edo konstruktorenak?. Nola etorri leike mutrikura eta argzaki hori egin? Irudi lotsagarria ematen dute, porlanezko ingurumena zabaltzen den bitartean eta ekologista guztiak kritika zabalak egiten duten bitartean. Hau Marbella baino txarragoa da. Zertarako horrelako portua? Energi plantak zer erakarriko du mutrikura? Harrobiko harriak eramateko izango den portua irudia da hau. LOTSAGARRIA Partido del Negocio Vasco

3

Naturzalea | 2008-07-17

Herria ezagutu nahi badu joan ditzala Astigarrabixara, hango auzokoek zeozer ezateko dute. Diputazioen bizita txikizioari berria emateko ezan ahal da?

2

Auiminjulynblak | 2008-07-17

Badaezpada be ezan jun otsailin euritzan, gitxi eztaki Olanok, herrigunean ibili, "sasihondartza" aldera jeitsi ta gero Jarri Tokire jungo zin danon konture ez? Txirrindulaxan lengusu dan iñork baraki? Laster eingou aprobi, mollako turbinak pedalai emonda mobiuten ipinikou ta bitxartiz energixa garbixe lortu. Hor lagarau irakurketa bikoitza dakarren lori "Amets egin beharra dago, baina ametsa egi bihurtzeko aurrena lurra zapaldu beharra dago" Hau da, hainkak behangañin euki bir dizela lehen irakurketi ta bigarrena (nik usteot hauxe dala ona, batez be Euskal Herri osu porlanaz tapatiai emonda dazelako) lurre txikitu ta errekuperaezin bihurtu bir dela. Ta segida ona dakar bebai "Mutriku egiten ari dena, eta orokorrean, Gipuzkoan egiten ari garena, oinarriak ondo ezartzea da. Herri honek autoestima gehiago behar du, eta ze oinarri ezartzen ari den ikusita autoestima asko izango du. Ikaragarrizko aukerak ikusten dizkiot herri honi" Hau da, zimientuk behangañin ondo sartute eongorile ta Mutrikuk milaka metro kubiko porlan jasoteko aukera handixak daukezela. Bañe bueno Eibar ta barrukaldeko pijuk euran yati bertan lagaten daben bitxartin...

1

2008-07-17

Ze guapo dozen bixak!!!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Herria hurbiletik ezagutu nahi izan du Gipuzkoako Diputatu nagusiak

Herrigunean zehar ibili ondoren, Markel Olano aldun nagusiak eta Josebe Astigarraga alkateak babes dikea bisitatu dute.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.