Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-05-01 | 18:39:52

Kirola

Kopa eskuratzeko bidean aurrerapausoa eman dute

Errenteriko taldea baino gehiago izan dira herriko neskak; Touring-en atea lautan zulatutzea lortu dute.

Finalaurdenetan sartzea lortu du herriko nesken talde nagusiak. Final-zortziretan Touring gainditu ondoren, kopa eskuratzetik gero eta hurbilago daude.

Errenteriko taldearen atea lautan zulatuta lortu dute hurrengo faserako txartela. Lehen bi golak lehen zatian heldu ziren. Lehena Mireiak sartu zuen 19, minutuan. Atearen hegal batetik jasotako baloia buruz errematatu zuen. Bigarrena, berriz, Maribirena izan zen (31. minutua). Baloia area barruan jaso, buelta hartu eta atezaina ederki engainatuz arazorik gabe sarera bidali zuen baloia.
Aurkariak baino joko hobea erakutsiz lortu dute garaipena herrikoek. Lehen zatia kontrolatzeko ez zuten batere arazorik eduki. Touring, berriz, nahi eta ezinean ibili zen. Zelaiaren erditik aurrera egitea asko kostatu zitzaien , eta herrikoen atera hurbiltzea lortu zuten aldietan arriskua sortzen ez zuten asmatu.
Bigarren zatian, ordea, gauzak okertu egin ziren. Maitalenek 20. minutuan 3-1ekoa jarri zuen arren, Touring-ek erreakzionatu eta herrikoen atea birritan zulatu zuen. Errenteriakoek gora egin zuten lortutako bi tantoen ondorioz.Herrikoek, ordea, urduritasuna gainditzea lortu zuten, eta Ierak 39. minutuan partidako azken gola izango zena sartu zuen, partida eta sailkapena erabakita lagaz.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

Aupa Neskak. | 2008-05-01

Zoixonak neskak!Etxezuen biharran emaitzak agerixan daz eta!Segi holantxenik ekipun biharrin.Kirolari onak ixatiaz aparte neska hobik zaze.animo eta inddarraz aurrea.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Kopa eskuratzeko bidean aurrerapausoa eman dute

Mutriku-Touring partidako momentu bat.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.