
2008-05-02 | 09:53:51
Hezkuntza
Debabarreneko ikaskuntzarako baliabideak denak batu dituzte
Sarbidea erraztuz, entitateen eta herritarren artean bitartekaritza lanak egiten ditu Zerikasi guneak.
Eskualdean dauden ikaskuntzarako baliabide guztiak eskaintzeko gunea. Horixe da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatu eta Elgoibarko IMH insitutuan gorpuztu duten Zerikasi programaren egiteko nagusia.
Zerikasi programaren bitartez, herritarren eta entitateen arteko bitartekaritza lana egiten dute; bai zuzenean IMHko bulegoetan aholkularitza zerbitzua emanez, baita horretarako sortu duten web orrialdearen (www.zerikasi.com) bitartez.
Harrera zuzenarekin, zein bide digitalarekin, «ikaskuntza eskaintzarako bidea erraztu» nahi diete herritarrei. Horrerkin batera, zerbitzua osatzeko eskualdeko entitateekin egin duten harremanaren bidez, eskualdeko ikaskuntza sareak betetzen ez dituen hutsuneak identifikatu eta kudeatuko dituzte.
Webgunean bertan azaltzen dutenez, «ohiko ikastetxeetan ematen den formazioaz gain¬ ikastetxeak, lanbide heziketa zentroak eta hizkuntz eskolak), gizakiaren hazkuntzan lagungarriak diren testuinguru ez formaletan (eguneroko bizitzan, familian, asisialdian...) garatutako ekintzak aintzat hartu eta ikaskuntzarako baliabidetzat» jo dituzte.
Eskualdeko formazioa eskaintzaren berri edukitzeko webgune bateratua prestatu dute Zerikasi progamaren bidez.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.