
2008-05-05 | 12:22:23
Herri-kirolak
Patxi Ituartek txapelari eutsi dio Gipuzkoako lasto altxatze txapelketan.
Herriko soka-tira taldeko hiru kidek hartu dute parte, eta lehen bi postuak eskuratzea lortu dute.
Patxi Ituarte 'Isasi'-k Gipuzkoako txapelduna izaten jarraitzen du lasto-altxatzen. Txapelketa joan den domekan Legorretan jokatu zen.
Herrikoen arteko lehia izan da txapelketari kolorea eman ziona. Soka-tira taldeko hiru lagunek hartu zuten parte eta lehen bi postuak betetzea lortu zuten: Ituarte lehen eta Gotzon Arrieta bigarren. Hori erabakitzeko, ordea, bitan aritu behar izan zuten herrikoek. Izan ee, lehenengoan 18 jasoaldirekin berdinduta gelditu ziren. Ituartek 19. jasoaldi bat egiteko aukera ere eduki zuen, baina sokak eskutik ihes egin eta 18rekin gelditu zen. Hirugarren lagun aJabier Urrestiu izan, eta hura 9 jasoaldirekin bostgarren gelditu zen.
Berdinketa hausteko saioa egun berean legorretan jokatu zen trontza txapelketaren ondoren ekin zioten. Minutu baten jasoaldi gehien egiten zuena izan zen txapeldun berria: Arrietak 9 jasoaldi egin zituen, ituratek, berriz, 10. Horrenbestez txapelari eustea lortu zuen, eta Gipuzkoako txapelketako errekor berria jartzea. izan ere, iaz 17 jasoaldirekin lortu zuen podioaren gorenera igotzea. Euskadiko Txapelketan, ordea, 21 jasoaldi eginiko da, eta Zazpi Herrialdeetako Txapelketan 19 egin zituen.
Sailkapena:
1.Patxi Irtuarte (Mutriku) 18 jasoaldi
2.Gotzon Arrieta (Mutriku) 18 jasoaldi
3.Kandido Aizpurua (Zizurkil) 16 jasoaldi
4.Pello Argai (Zizurkil) 12 jasoaldi
5.Jabier Ureesti (Mutriku) 9 jasoaldi
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.