
2008-05-12 | 16:16:07
Labaien zuzen finalera
Iritzia Xabier Astigarraga Betsolaria eta epaimahaikidea Pasa den ostiralean jokatu zen Plazatik Gaztetxera txapelketako lehen kanporaketa Elgoibarko Gaztetxean.
Saioa, gaueko 22:30erako aurreikusita bazegoen ere atzerapen apur batekin hasi zen, Jon Katalo gai jartzailearen gidaritzapean. Ederki bete zuen bere lana Katalok, gaiak ondo azalduz eta saioa naturaltasunez gidatuz.
Afaltzen elkartu ziren eta saioa entzutera hurbildu ziren bertsozaleei esker giro polita zegoen Elgoibarko Gaztetxean. Bertsotarako leku aproposa ezpairik gabe.
Bertsolariei dagokienez, txispa haundirik gabe aritu zirela esan behar; tarteka ideia dizdiratsu edo erantzun dotoreak izan baziren ere.
Ofiziokako lanetan aritu ziren egokien bertsolariak, eta bertan Jokin Labayen arrasatearra eta Xabat Galletebeitia lekeitiarra nabarmendu ziren. Lehenengoa erantzuten erakutsi zuen erregulartasunagatik eta bigarrena bere idea originalak bertsotara modu dotorean eramateagatik.
Nabarmentzekoa Hodei Iruretagoiena zarauztarrak eta Xabat-ek koplatan eginiko saioa. Erantzuna arrazoiari lotuz eta umore puntua gehituz saio borobila egin baizuten, saioko gogoangarriena. Galletebeitia bakarkakoan ezinean aritu zen, ordea, eta behera egin zuen.
Aipagarria Egoitz Alkorta mutrikuarrak erakutsi zuen erregulartasuna ere. Bertsoak goitik behera ederki osatu zituen, baina ideia fresko falta nabaritu zitzaion.
Bestetik, Maialen Velarde eta Maddi Gallastegi zumaiarrak, euren onenean aritu ez arren, entzulea harrrapatzeko gaitasuna erakutsi zuten.
Aurtengo Plazatik Gaztetxerako berritasuna, saioko irabazlea aukeratzeko orduan etorri zen. Epaileek emaniko epaiaz gain, entzuleak bertsolari gogokoena aukeratuz norbere bozka eman behar izan zuen.
Entzuleek aukeratutakoa (Hodei Iruretagoiena) eta epaileen epaiak zioena (Jokin Labaien) bat ez zetorrenez, buruz-burukoa jokatu zuten elkarren aurka hamarreko txikian ofizioka.
Azken saio honetan Jokin gailendu zen eta bide batez Mutrikuko gaztetxean jokatuko den finalerako txartela lortu zuen.
beņat | 2008-05-14
Elgoibarrekogaztetxean anbiente zoragarria izan genuen eta so ondo pasatu genuen bertsolarien lanarekin. Niri pertsonalki bi gelakide holtza gainean egotea suertatu zitzaidan eta sailkaenaren arabera Hodei 2. postuan geratu zen. Ia finalera pasatzeko zortea duan.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.