
2008-05-14 | 16:48:40
Musika
Garai eta estilo ezberdinetako doinuez beteko dute herria musika eskolakoek
Barikutik hasita eskolan ikasitako guztia herriratuko dute; emanaldiak Santa Katalina komentuan izango dira.
Astebetean musikaz gozatzeko aukera. Horixe da aste muskalaren bidez musika eskolako ikasle-iraksleek herriari eskaini nahi izaten diotena.
Aurten garai eta estilo oso ezberdinak nahastuko dituzte. Klasikoak gailenduko dira: mundu zabaleko autoreen aukeraketa egin dute. Baina euskal kantagintza eta musika herrikoia ere nabarmen agertzen dira. Emanaldi denak 19:00etan Santa Katalina komentuan izango dira; etzitik hasi eta datorren asteko eguena bitartean.
Emanaldiak
Formatua asko aldatuko, baita emanaldi bakoitzaren barruan ere. Bakarlariak, bikoteak, hirukoteak eta taldeak arituko dira.
Aste musikalean musika eskolako ikasle guztiek dute tartea. Hori dela eta, formatua aldatu behara derrigortasuna bihurtzen da, eta areto egokirik ez edukitzeak aldaketak ikusleen aurrean egitera behartzen ditu. «Ahalik eta azkarren moldatzeko formularen bila aritzen gara, baina hala ere, tarte bat beharrezkoa izango zaigu saiotik saiora».
Etxean bezala
Emanaldien bidez, ikaslek bi esparrutan landu nahi dituzte irakasleek: musika eta hezkuntza.
Alde musikala lantzeaz gain, besteak beste, oholtza gainean egoten jakitea eta ikusleari zor zaion errespetuz jokatzen irakastea izaten dute helburua. Horrela, emanaldietan ikusleei ere errespetuz jokatzea eskatzen diote. Izan ere, azken urteetan «areto baten onargarriak ez diren portaerak» jasan behar izan dituzte. «Emanaldietan zein ondoren errespetuz jokatzea eskatuko geniekeBakar-bakarrik etxean egingo ez luketena, gure emanaldietan ez egitea da eskatzen duguna».
Formatu ezberdinetako emanaldiak eskainiko dituzte musika eskolako ikasleek; irudian, banda txikiaren iazko emanaldia.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.