Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

2008-05-15 | 18:26:31

Txirrindularitza

Atxukale txirrindu taldeak 100 parte-hartzailetik gora espero ditu etziko lasterketan

Lasterketak 90 kilometroko luzera dauka eta, ohitura izaten den bezala, herrian hasi eta herrian bukatuko da.

Atxukale Txirrindu taldeak antolatutako lasterketa jokatuko da hogeitaseigarrenez etzi. Antolatzaileek jakinarazi dutenez 100dik gora txirrindulari etortzea espero dute.

Herrian jokatuko den lasterketak junior mailako ziklistak batuko ditu. Taldeko zuzendari Benito Romerok, etzi, Gipuzkoa mailan maila horretako beste lehiarik ez egoteak zerikusia izan duela azaldu du. «Horrekin batera, beste probintzietako taldeak animatuko balira 120 parte-hartzileren zifra gainditzekotan ibiliko ginateke».
Etzirako prestatu duten ibilbideak 90 kilometor ditu: Mutrikutik irten eta Osintxura egingo dute ziklistek lehenik eta ondoren bi aldiz igo beharko dute Kalbarioko gaina.

Osinalde gogoan
Atxukale Txirrindu Taldeak Estanis Osinalde zena gogoan eduki nahi izan du. Hori dela eta, lasterketa haren izenean egingo dute: Osinalde memoriala.
Romerok herriko alkate zenaren prestutasuna nabarmendu nahi izan du lasterketa bere omenez egiteko arrazoien artean. «Beti zegoen prest laguntzeko. Eta ezin bazuen aurrez abisatzen zuen, baina hurrengorako berari deitzeko esaten zigun, beti». Epaileak autoan hartuta lasterketari jarraika ibiltzen zen Osinalde «lasterketaren antolatzaileei laguntza ederra emanez». Alkatetza bere esku egon zen denboran, sari banaketa ere bere gain hartzen zuela gogoratu du Romerok. «Haren hutsuena nabarituko dugu».
Estanis Osinalderekin batera, Jabier Ezenarro mendaroarra ere gogoan edukiko du Atxukale Txirrindu Taldeak etziko lasterketan. Ezenarrok lotura handia eduki zuen txirrindularitza munduarekin orokorrean, baina, Atxukale Txirrindu Taldearekin izandako harremana berezia izan zen inondik inora. «Bere seme Jurdan ere gurekin aritu zen taldean», gogoratzen du Romerok.

 

 

Jasotako erantzunak:

Atxukale txirrindu taldeak 100 parte-hartzailetik gora espero ditu etziko lasterketan

Jon Lazkano Colchon Laxy taldeko txirrindularia helmugara sartzen besoak altzatuta.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.