Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

2008-05-16 | 16:31:42

Ekonomia

Urazca enpresaren egoerak ez du eraginik izango moilako babes dikea berrian

Alkateak jakinarazi duenez, Mariezkurrenak hartuko du «obraren pisua», eta epeak beteteko dituzte.

«Urazca euskal enpresaren egoer ekonomikoak ez du eragingo babes dikearen eraikuntzan». Josebe Astigarraga alkateak gai horren inguruan herrian sortutako kezkei erntzun nahi izan die.

Alkateak azaldu duenez, Mariezkurrena enpresa izango da «obraren pisua» hartuko duena. «Babes dikeko obra arduradunarekin harremanetan jarrita, epeak beteko dituztel a ziurtatu. Beraz, ez du inolako eraginik izango», azpimarratu nahi izan zuen.
Urazca eta Mariezkurrena enpresek babes dikea eraikitzeko Aldi Baterako Enpresa Elkartea sortu zuten, eta 2005eko abuztuan jakin ahal izan zen elkarte hori izango zela dikea eraikiko zuena.
Joan den maiatzaren 13an, berriz, ordainketa etendura eskatu zuen Urazcak epaitegietan. Hala ere, enpresa ez dela desagertuko ziurtatu zuen Urazcako presidente Jose Ignazio Ugartetxeak.
Babes dikeari dagokionean, hurrengo pausoak ematen jarraituko dutela ziurtatu dute Mariezkurrena enpresako ordezkariek; hau d, neguko itsaso zakarrei aurre egiteko dikearen muturrean jarritako harrizko babesa kendu, itsas azpia berdintzako egindako betelanak ondo dauden ziurtatu eta dikea erikitzen jarraituko dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

Urazca enpresaren egoerak ez du eraginik izango moilako babes dikea berrian

Urzaca eta Mariezkurrena enpresen elkartea eraikitzen ari den babes dikearen ikuspegi bat.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.