Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abenduak 5, Barikua

2008-05-20 | 15:37:35

Gertaerak

Gazte bat atxilotu dute arma zuri batekin eraso egiteagatik

Ezagun bati dirua eskatu ondoren gertatu da erasoa; atxilotzerakoan ertzainei ere eraso egin die.

Lesio delitua egotzita 19 urteko gizonezkoa (J.P.M.) atxilotu zuten atzo herrian Eibarko ertzainetxeko agenteek. Ertzaintzak azalpenen arabera, ezagun bati dirua eskatu ondoren gertatu zen erasoa.

Ertzaintzaren arabera, atxilotua ezaguna baten etxera joan eta «zor zion dirua emateko» eskatu zion. Eskaerari uko egitean, J.P.M.-k aizto bat atera eta masailean ebaki bat egin zion beste gazteri. Borrokan hasi eta biktimak erasotzaileari labana kendu eta etxetik botatzea lortu zuen.
Ertzainak bertaratu zirenean, gazte bat topatu zuten erasotuaren atarian «oso asaldatuta». Agenteek identifikatzeko eskatzean, eraso egin zien. Ertzainek mendean hartzea lortu eta Eibarko ertzainetxera eraman zuten.
Bi aizto antzeman zizikioten soinean. Eta erasotua izan zen gaztearen etxean beste bat aurkitu zuten. Ertzainen ustetan, gaztea zauritzeko erabili zuen hirugarren aizto hura.
Atxilotuak aurrekariak zituenez, gaur goizean agintaritza judizialaren esku laga zuten.

 

 

Jasotako erantzunak:

6

2008-06-04

atzilotu??? hi haz hi atzilo-ondo!!

5

ANONIMOA2 | 2008-05-25

Nik ez dakitx zein dan baina aurreko mezuak esaten doan moduan udaltzain izandako Gaizka bada, suerte txarra daka mutilak... lehen ere bere neska izandakuak eman ziolako beste labankada bat Santa Elena kanpinian roulotian bizi ziala...

4

anonimoa | 2008-05-23

Biak berdinak dira, bai atxilotua eta gaizka bebai. Txarrena da bat munizipal egon zela mutrikun

3

2008-05-20

Jony

2

2008-05-20

euskaltzaindiak esandau hamendik aurrea atzilotu idatzibidela, kaso enbikotzau...

1

ion | 2008-05-20

Nik dakidala atxilotu idazten da, eta ez atzilotu...

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.