Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Mutriku
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

Azken ordukoak

«Kapitalismoan oinarritutako bizi ereduen» aurka agertuko dira gazteak

2008-07-04 | 14:32:23

«Kapitalismoan oinarritutako bizi ereduen» aurka agertuko dira gazteak

Herriko gazteekin eskualdeko zazpi asanbladek bat egingo dute; portua izango da bilguneko gai nagusia.

Hilaren 12rako jarri dute hitzordua. Mutrikuko Gazte Asanbladak eskualdeko beste zazpi asanbladekin batera «kapitalismoan oinarritutako bizi ereduei» ezeztza ematea dute helburu.

8 erantzun

Zestazko zein eskuzko punta-puntako  partidak egongo dira Malen jaietan

2008-07-03 | 11:05:24

Zestazko zein eskuzko punta-puntako partidak egongo dira Malen jaietan

Jai-Aliveko jokalariek beteko dute Miruaitz 19an eta 23an; hilaren 22an, Aspekoen txanda izango da.

Pelotazaleen gozamenerako egunak egongo dira Malenetan: zestaz zein eskuz puntako partidak ikusteko aukera egongo da.

Ez du erantzunik

Kantu zaharrak batzeko asmoarekin herriko hainbat taldek bat egin dute

2008-07-02 | 17:26:08

Kantu zaharrak batzeko asmoarekin herriko hainbat taldek bat egin dute

Kantuarekin lotura izan duten herritarren eta nagusienengana hurbiltzeko asmoa dute materiala batzeko.

"Herriko kultur ondarearen zati bat batu nahi dugu galdu ez dadin". Horrela, azaldu du kantu zaharrak biltzeko proiektuaren atzean dagoen kideetako batek euren asmo nagusia. Eskaera batek sorrarazitako ekimenak herriko hainbat talde batu ditu.

Ez du erantzunik

Distirarik atera gabeko hiru perla

2008-07-01 | 17:07:15

Distirarik atera gabeko hiru perla

Udaran askoren hautua izaten da hondartza; herrian hiru gune nagusi daude, baina haien egoera ez da turistak erakartzeko egokiena.

Saturraran, Mutriku eta Hondarbeltz. Horrela banatzen dituzte bai DYAkosorosleek, bai hondartza garbitzaileek herriko hondartzak dauden hiru gune nagusienak. Haietaz gain, hondartza eta haitza batzen dituen bestelako guneak ere badaude ¬ zazpi hondartzak, esaterako ¬, baina horietan ez da espero topatzea besteetan topatu nahi diren azpiegitura eta zerbitzuak. Hainbat artista inspiratu dituzten inguruak, aisialdirako txoko ederrak direnak, utzitako itxura hartzen ari dira. Eta ez garbitasuna falta zaielako, baina bai inguruetan nolabaiteko utzikeria sumatzen delako.

Ez du erantzunik

Brontzezko medailak jantzi dituzte 640 kiloko mailan herriko tiralariek

2008-06-30 | 18:55:13

Brontzezko medailak jantzi dituzte 640 kiloko mailan herriko tiralariek

Bigarren postua eskuratzeko ahalegina egin duten arren, azkenean Gaztedirentzat izan da; Goiherri izan da onena.

Hirugarren egin dute herriko tiralariak 640 kiloko azken saioan. Azken saioan lortutako emaitzekinb sailkapen orokorrean ere postu bera lortu dute.

Ez du erantzunik

«Aurrerapausoak eman ditugu, baina txaplata itxura dauka irtenbideak»

2008-06-25 | 17:51:59

«Aurrerapausoak eman ditugu, baina txaplata itxura dauka irtenbideak»

Hainbat protesta ekintzaren ondoren, helburuak hurbilago ikusten ditu Gorputz Hezkuntzako irakasleek duela urtebete sortu zuten mugimenduak.

Gorputz Hezkuntzako irakasleek proiektu kurrikular berriaren aurrean euren desadostasuna erakutsi dute, behin eta berriz. Euren babeserako hainbat kirolari, profesional, pertsonaia ezagun, irakasle... biltzen dituen elkartea ere sortu dute: SOHAT. Nerea Arrizabalagak (Mutriku, 1975) hasieratik parte hartu du mugimendu guzti horretan, eta azkenean emaitzak eman dituela dirudi.

Ez du erantzunik

Herritarren ibilgailuen txartelak egiteko azken eguna bihar da.

2008-06-25 | 13:31:34

Herritarren ibilgailuen txartelak egiteko azken eguna bihar da.

Portuen Sailak kofradi berriko zabalgune guztian aparkatzeko TAO sistema jartzeko asmoa du. Horren aurrean, herritarrei hobariak ekarriko dizkien txartela eskuratzeko aukera eman die.

Erantzun 1

2008-06-24 | 18:58:53

Europak tramitera onartu du Mutriku Natur Taldeak jarritako salaketa

Madrilgo Gobernuak hamar eguneko epea dauka Jaurlaritzari informazioa eskatu eta txostena aurkezteko

Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak Mutriku Natur Taldeak jarritako salaketa tramitera onartu du. Apirilean eraikitzen ari diren energia plantaren inguruan salaketa jarri zuen taldeak ingurumenaren gaineko azterketarik ez edukitzea alegatuta.
Orain Madrilek hamar egunetako epea dauka Euskal Jaurlaritzari informazioa eskatu eta txostena aurkezteko. Gero, Europak erabakia hartuko du.
«Euskal Herriko Ingurumen Legea 1998ko da eta instalazio elektriko guztiek ingurumenaren gaineko azterketa behar dutela dio. Orduan ez zen existitzen olatuen indarrarekin energia lortzeko planta, baina horrek ez du esan nahi gainerako instalazio elektriko guztiek bezala, azterketa behar ez duenik», azaldu du Natur Taldeko presidente Rafa Perezek .
«Bestalde, Mutrikun ezin zen energia planta jarri. Dikea egiteko eman zen baimena, eta gero jarri da energia planta. Legeak eskatzen du instalazio guztiek batera duten eraginaren azterketa egin behar dela, eta ez da egin», gaineratu du Perezek.
Instalazioa baina, eginda dago. «Eta Europako diruarekin ordaindu da gainera», zehaztu du Natur Taldeko presidenteak.
Natur taldearen intentzioa «negoziatzea» dela azaldu du taldeko presidente Rafa Perezek: «Lanak hobetzea da egin nahi duguna. Danborra eta dike berria lotzen dituen zatia kentzea nahi dugu. Lehengo hondartza berreskuratzea nahiko genuke, eta horrela, dikea lotu gabe geratuko litzateke. Gero, topatuko genuke lotzeko bidea: zubiren bat-edo».
Negoziatu ahal izatea espero du Mutriku Natur Taldeak: «Negoziatzen ez badugu, hasitako bidea jarrituko dugu, eta salaketa gehiago ere prest ditugu. Bestela, akordio batera ailegatuz gero, prest gaude salaketa kentzeko», argitu du presidenteak.

Ez du erantzunik

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.