
Iritzia
Amets Txurruka
Euskaltel-Euskadiko txirrindularia
Etapen etapa. Embrun-L´Alpe-d´Huez: 210,5 kilometro. Etapa erregina zegoen atzo jokoan. Hamazazpigarren etapa zen, eta gorputzak nekea igartzen zuen. Hala ere, 210 kilometro aurretik. Tartean, maila bereziko hiru mendate eta beste txikiago bat. Astokeria. Sei ordu eta erdi behar izan nituen aitatutako distantzia egiteko.
Pultsometroa hartu eta datu «kurioso» batzuei begiratu nien. Hain nengoen nekatuta, ezin taupada askorik eduki minutuan. Normalean, 200 bueltan ibiltzen banaiz, atzo, topera joanda ere, 160ra baino ez nintzen ailegatu.
Gainera, sei ordu eta erdiko etapan, guztira, 5.000 metro igo behar. Itsasoaren mailatik hasiz gero, 5.000 metroko mendiaren tontorreraino!
Eta datuak ematen hasita, ezin gelditu. Izan ere, benetan asko esaten duten datuak dira. Bihotzera bueltatuz, guztira, etapako 210 kilometroetan zenbat taudapa egin zizkidan esango dizuet: 61.000. Eta hori, nekatuta egonda, bihotzak ezin duela minutuan taupada askorik egin... baina hain etapa luzea izanda...
Baina bueno. Hartutako egurra hartuta ere, eduki nuen bestelako gauzekin konturatzeko astirik. Alpeetan 21 kurba egoten dira, eta bakoitzean irabazle baten izena. Gainera, beste kurba badago «holandarrena» deitutakoa. Eta denak laranjaz. Hasieran, euskal afizioa haraino ailegatu zelakoan...
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.